Gizenen arazoak
1989/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Baraualdi luzearen kaussz gerta daitekeen bapateko heriotza ez da pisu-galeraren ondorio zuzena; proteina tisulareen desagerketarena baizik. Dieta egokiak, lehendik metatutako koipeak bakarrik (eta ez proteinak) hartu beharko lituzke energi iturri bezala. Baraualditan nagusiki koipeak gastatzen dira, baina aldi berean proteinak ere galtzen dira. Proteina likidoak hartzea segurtatzen duten kaloria gutxiko dietek ere ezin diote bapateko heriotzaren arriskuari ekidin. Antza denez, beharrezko diren proteinen desagertzea, bihotzak dituenak esate baterako, ezin da baztertu. Zenbait animaliak bestalde, pinguinoek adibidez, baraualdi luzeak egin ditzakete itxurazko ondoriorik gabe. Nola lortzen dute hori?
Strasburg-eko CNRSeko ikerlari-talde batek pinguinoak aztertu ditu eta hegazti hauek une batetik aurrera berriro jaten hasten direla ikusi du. Itxura denez, jatera bultzatzen dituen seinale modukoa ematen die gorputzak erreserben desagertzearen muga arriskutsua gainditu baino lehen. Gizaki obesoan horrelakorik ez da ikusi eta baraualdiaren bukaeran proteina gehiago gastatu beharrarekin erlazionatuta egon daiteke. Gehiago gastatze hau koipeak erabat desagertu baino lehen gertatzen da. Izan ere pinguinoen kasuan berriro jaten hasten denean, animaliak hasierako koipeen %20 du oraindik.
Nola aplikatu hau gizakiei? Hasiera bateko koipe-erreserbak zenbatekoak diren eta dietan ezabatutako kantitatea zenbatekoa izan den estimatzerik egongo balitz, baraualdia arriskutsua izan baino lehen eten liteke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia