Gizakion ibileraren antzinako oinatza
2009/03/03 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Gizakion arbaso zuzenaren, alegia, Homo erectus-aren, zenbait oinatz aurkitu berri dituzte Kenyan. Erresuma Batuko Bournemouth Unibertsitateko ikertzaileek ikusi dute gizaki haiek oin handiak eta egungo gizakien antzekoak garatu zituztela, eta gure antzeko ibilera zutela.
Ikertzaileek oinatzak eskaneatu eta digitalizatu zituzten, besteak beste antzinako arbaso haien urratsen luzera, pisua eta ibilera ezagutzeko.
Gizakion arbasoak gutxienez duela sei milioi urtetik ibil daitezke bertikalean. Dena den, orain arte ez zegoen oso argi noiz garatu zuten bertikalean eta egungo gizakion moduan ibiltzeko gaitasuna, eta noiz utzi zuten alde batera ibilera primitiboa.
Irudia: M. Bennett / Bournemouth Unibertsitatea
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia