Gizakia adierazle biologikoa
1997/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Stuart Leiderman adituak esan duenez, “babes ekologikoak dira ingurugiro-kalitatearen adierazle biologikoak”; EEBBetan egin berri den ikerketa batek gainera, egiaztatu egin du baieztapen hori. Gizakiak ingurugiroan sortutako kalteen ondorioz, 25 milioi pertsona inguruk utzi behar izan ditu bere etxea, lurrak eta familia. Itxura guztien arabera, hemendik 50 urtera “migrazio ekologiko” hauek gehiago nozituko ditugu; “errefuxiatu ekologikoak” izango dira gehienak.
Uholdeak, basamortutzea, izurriteak eta proiektu hidrogeologikoak izaten dira gehienetan emigrazioa eragiten dutenak. Txinan, adibidez, Yanzijiang ibaian egiten ari diren urtegia dela eta milioi bat pertsonak alde egin beharko du bere bizilekutik.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia