Gibela sendatzen duen txertoa

Gibeleko zelula heldu eta normalak, beste batean txertatu ondoren ugaldu egiten dira eta gibel kaltetua nahikoa funtzionamendu normalera hel daiteke. Hori da Estatu Batuetan Filadelfiako mediku-talde batek arratoiekin egindako saiakuntzetan lortu duena.

Aurkikuntza honek ateak zabaltzen dizkio hepatitisaren tratamenduari, eta genetikoki aldatutako gibel-zelulen bidez gibeleko metabolismoan dagoen anomalia sendatu ahal izango dela espero da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali