Gereziondoak berehala bereizteko metodoa

Gereziondoak berehala bereizteko metodoa


Gereziondo-barietate ugari daude, baina nekazariek ezin dute jakin zein barietate aldatu duten zuhaitza hazi eta lehenengo fruituak ematen dituen arte. Ordurako, baina, gereziondoak landatu zirenetik hiruzpalau urte pasatu dira.

Orain, Zaragozako Frutagintza Unitateko Ignacio Hormaza ikertzaileak gereziondoak bereizteko metodo genetikoa garatu du. Gereziondo-barietateen DNAn dagoen aldean oinarritzen da, batez ere mikrosatelite deitzen zaien DNAren eremuko diferentzietan, hor baitaude alderik handienak.

Zapore oneko gereziak emango dituela aurreikusteaz gain, gaixotasunei eta muturreko eguraldiei aurre egiten dieten barietateak zein diren errazago jakingo dute nekazariek. Gainera, antzinako barietateen jatorria zein den jakiteko ere balioko du.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ekonomia