}

Gera zaitez! Nekatuta zaude eta

2002/09/10 Elhuyar Zientzia

FaceLab proiektuaren helburua izenburukoa da, ibilgailua gidatzen doanari nekatuta dagoela jakinaraztea. Horretarako, Canberrako (Australia) unibertsitateko ikerlari-talde batek bi kameretan oinarritutako prototipoa aurkeztu du. Bi kamerak ibilgailuaren aginte-mahaian jartzen dira, gidariari begira, eta buruaren eta aurpegiaren hiru dimentsioko irudiak hartzen dituzte. Begiak segundoko zenbat aldiz kliskatzen dituen, begirada okertzen duen edo ez, eta buruaren angelua zenbat aldatzen duen kontrolatzen du sistemak. Nekearen zantzuak sumatzen hasten denean, sistemak abisua ematen dio gidariari.

Sistema berria Australian garatu izana ez da harritzekoa, han hirien arteko distantziak luzeak direnez, gidariek ordu asko ematen baitituzte bolantean. Urtero gutxi gorabehera 700.000 pertsona hiltzen dira zirkulazio-istripuetan. Adituen arabera, heriotza horien % 30en errua nekeak du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia