}

George ‘bakartia’ hil da

2012/06/26 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

george-bakartia-hil-da
Arg. putneymark/CC-Aitortu-PartekatuBerdin
George ‘bakartia’, Galapagoetako Pinta uharteko subespezieko azkena, joan den igandean hil zen. Ez da Chelonoidis nigra abingdoni gehiagorik. Georgeren adina zein zen ez dakite zehazki, baina 100 urtetik gora zituela kalkulatzen dute. 1972an aurkitu zuten, Pinta uhartean ordurako dortokarik geratzen ez zela uste zenean. Geroztik ez dute beste alerik aurkitu, eta beste subespezie batzuetako emeekin ugaltzeko ahalegin guztiak alferrikakoak izan dira. Georgek ez du ondorengorik utzi. Baina bai ondarea: sinbolo bat izan da, eboluzioaren sinbolo bat, espezieen kontserbazioaren sinbolo bat, eta, horri esker, Galapagoetako gainerako uharteetako dortokek  etorkizun hobea izango dute, segur aski.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia