Genetikariak artilezko arropei begira
2003/05/13 Elhuyar Zientzia
Artilearen alde txarretako bat da urak hartu egiten duela. Hori saihesteko, artile-industrian kloroa eta erretxinak erabiltzen dituzte. Orain, genetikariei eskatu diete laguntza.
Izan ere, uretan sartutakoan, ardi batzuen artileak bere egiturari eta luzerari besteenak baino hobeto eusten diela konturatu dira Australiako CSIRO ikerketa-erakundeko zientzialariak. Hori dela eta, merino arrazako 2.000 ardiren geneak aztertzea bururatu zaie, ezaugarri hori zein genetan dagoen ikusteko.
Ikertzaileen helburua artile onena duten ardiak zein diren jakitea da, haiekin arraza hobetzeko programa bat martxan jartzeko. Horri esker, artilearen industriak diru asko aurreztuko duelakoan daude.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia