Geneen bidez, Europako mapa

Europako populazioen mapa bat sortu dute Kalifornia Unibertsitateko populazio-genetikari batzuek Europako 1387 biztanleren genoma hartuta, eta genoma horien zati txiki batzuk alderatuta (nukleotido bakarreko polimorfismo deritzen desberdintasunetan oinarritu dira konparazioak egiteko). Europako mapa geografikoarekin nahiko antz handia duela ikus daiteke, bata eta bestea gainjarriz gero.

Emaitza polita da oso antzekoak izatea geneen bidez lortutako banaketa-mapa (mapa genografiko izena eman diote) eta mapa geografikoa, baina normala ere bada horrela izatea. Azken batean, herrialde bateko biztanle batek aukera gehiago ditu atzerriko norbaitekin baino bere herrialdeko norbaitekin elkartzeko eta seme-alabak izateko (besteak beste, hizkuntza berean hitz egiten dutelako).

Irudia: John Novembre

Lakar Iraizoz, Oihane

Elhuyar Zientzia Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailean ari da lanean 2006ko urriaz geroztik. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian ia hilabetero artikuluak argitaratzen ditu, eta Basque Research webguneko arduraduna eta erredaktorea ere bada. Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri ematen du Basque Researchek. Biologian lizentziatua da, Leioako EHUn egin zituen ikasketak, eta, Elhuyar Fundazioan baino lehen, Bertiz Jaurerria Parke Naturalean aritu zen lanean, bisitariei harrera egiten eta ingurunea zaintzen.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali