}

Geneak isiltzeko mekanismoa argiago

2009/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Geneak isiltzeko mekanismoa argiago
2009/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

New Yorkeko Rockefeller Unibertsitateko ikertzaileek geneak isiltzeko mekanismoa argitzeko pauso bat eman dute. Horretarako, ozeano-hondoko tximinia hidrotermaletan bizi den bakterio bat ikertu dute, Thermus thermophilus. Izan ere, bakterio horren mekanismoa eta ugaztunena antzekoak dira, baina laborategian askoz errazagoa da bakterioekin lan egitea.

Hala, frogatu dute proteina-konplexu batek bereizten eta zatitzen dituela RNA molekulak, eta, horren ondorioz, genea isildu egiten dela. RNAinterference (RNAi) deitzen zaio, eta berez gertatzen da geneen espresioaren erregulazioan eta birusen bidezko infekzioetan. Ikertzaileek, ordea, terapian ere erabili nahiko lukete. Horregatik, oso garrantzitsua da egindako aurrerapena.

1
250
2009
2
001
Genetika
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia