Gene fluoreszenteak begietan

Irudian, euli baten begiak ikusten dira. Argazkia egiteko, gene bat gehitu diote zientzialariek Drosophila euliari. Geneak proteina fluoreszente bat kodetzen du, eta, begien zeluletan espresatzen denean, irudian ikusten den efektua lortzen da.

Irudi hori eta beste asko 2005eko Biomedical Image Awards sarien erakusketan daude ikusgai. Erakusketa Londresko Wellcome Trust zentroan dago, eta, egun hauetan, biomedikuntza-arloko aurtengo irudi onenak biltzen ditu.

Guillermo Roa Zubia

Kimikako doktorea eta Elhuyar Zientziako erredaktorea

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali