Gelaren fisika
1992/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gel izeneko substantzia, batez ere itxura fisikoa zaintzeko erabiltzen da. Gela katea molekularrez osatutako likidoa besterik ez bada ere, zientzi ikerketa sakonak egiten dira bere inguruan.
Substantzia hauek egoera solido eta likidoaren arteko erdibidean daude. Gelaren fase likidoak aldaketak jasaten dituenean (tenperaturan edo disolbatzailearen egoeran), oreka apurtu egiten da; egitura aldatu egiten da, luzatu, uzkurtu edo puztu.
Cambrige-ko Teknologi Institutuko Toyoichi Tanaka eta Eriko Sato Matsuo ikerlariek aipatu fenomenoak aztertu dituzte akrilamidazko gela zilindro batera sartuz. Gela dagoeneko azetona-kontzentrazioaren arabera, ondoko bi era hauetara deformatzen da: erraboil-erara edo banbu-erara.
Erraboil erara deformatzen denean zilindroan zonalde uzkurtuak eta zonalde puztuak azaltzen dira. Banbu-erara deformatzen denean, gel-mintza geruzetan banatzen da zilindroaren barnean eta banbuaren itxura hartzen du. Kanpoko zenbait parametro aldatu ondoren, ikerlariek eredu bakoitza sortzeko baldintzak taula zehatzean ezartzea lortu dute.
Datu berri hauen bidez, biologian zenbait urrats eman daiteke. Adibidez, begi-globoan dagoen gel naturala puzten denean, erretina askatu egiten da arazo larriak sortuz. Puzte honen arrazoiak eta mekanismoak ezagutzeak, gaixotasun-mota hau ebita dezake.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia