}

Garuneko begia

2001/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

"Garuneko begia" deritzonak zerbait (irudi bat, paisaia bat, norbaiten aurpegia...) aurrean izan gabe ikustea ahalbidetzen digu. Askotan, gainera, irudi horiek oso errealak iruditzen zaizkigu, begiak itxita izan arren ere. Baina nola gertatzen da hori?
Ikerlariek 276 neuronen jarduera neurtu dute mikroelektrodoen bidez. Oroimena eta portaera sozialarekin lotutako neuronak dira. Hainbat irudi ikusaraztean eta irudi horiek berak gogoratzeko agintzean jardun zuten neuronak berak zirela behatu dute. Jardueraren intentsitatea ere bertsua dela ikusi dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia