}

Garunaren agindua, zerbait mugitu duzun seinale

2006/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Garunaren agindua, zerbait mugitu duzun seinale
2006/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Garunak agintzen du. Hanka bat jasotzeko, hatzez seinalatzeko edo begiak biltzeko, berdin dio, agindua garunetik dator. Baina agintze hutsa ez da nahikoa; garunak jakin egin behar du agindua bete dela, eta egin beharreko mugimendua egin dela. Azken batean, gorputz-zati bakoitzaren posizioa ezagutu behar du garunak. Sydneyko zientzialari batzuek, Australian, ulertu dute nola egiten duen hori.

Garunak ez du baieztatzen non dagoen mugitu berri duen gorputz-zatia. Mugimendurik gertatu den ez du baieztatzen; mugimendurik izan edo ez izan, garunak onartu egiten du gorputz-zati hori mugitu dela. Ia inoiz ez da arazorik izaten, garunaren aginduak bete egiten direlako. Baina, ez mugituta ere, garunak agindua ematen du posizio-aldaketa gertatzen delako irudipena sortzeko.

Honela jakin dute Sydneyko zientzialariek, hain zuzen, garunak agindua bidaltzen duela: pazienteen mugimenduak anestesiaren bitartez eragotzi, eta eskatzen zieten eskua mugitzeko; pazienteek ez zuten eskua mugitzen, eta, hala ere, mugitu izanaren irudipena izaten zuten. Argi dago, beraz, garunak agintzen duela.

Berriak labur
6
1
218
2006
3
014
Anatomia/Fisiologia