Begietan, erretinan hain zuzen, koloreak bereizteko zelula espezializatu batzuk daude: konoak. Pertsona batetik bestera, alde handia dago bai kono-kopuruan bai horien kokapenean. Hala eta guztiz ere, Rochestergo Unibertsitateko ikertzaileek frogatu dutenez, denok berdin hautematen ditugu koloreak. Ikertzaileen ustez, horrek esan nahi du garunak nolabait kalibratu egiten duela pertzepzioa.
Elhuyar Zientzia