Gantz-zelulak odol-hodien sustatzaile
2004/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Izan ere, gantz-zelula heldu gabeak odol-zirkulazioa hobetzea behar duten gorputz-ataletan injekta litezke. Zelula horiek odol-hodien sare berriak sortuko lituzkete. Teknika hau zirkulazio-arazoak zituzten saguekin probatu zuten, eta bost aldiz hobetu zen zirkulazioa.
Gizakietan probatu aurretik, ordea, gehiago ikertu beharko dituzte zelula horien funtzionamendua eta albo-ondorio posibleak. Ikertzaileek nabarmendu dute lehengaia erraz eskura daitekeela. Besteak beste, liposukzioetan kendutako gantzetatik lor daitezke zelula horiek. Aurkikuntza benetan eraginkorra dela frogatuz gero, gaur egungo osasun-arazo nagusietako batzuentzako konponbidea izan liteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia