}

Galileoren teleskopioak 400 urte

2009/08/25 Elhuyar Zientzia

Gaur 400 urte, Venezian, bere teleskopioa jendaurrean erakutsi zuen Galileok. Ez zuen teleskopioa asmatu, baina, egin zituen behaketekin, garai berri bati eman zion hasiera. Besteak beste, hark ikusi zituen lehenengoz Ilargiaren kraterrak; Jupiterren lau ilargi aurkitu zituen; eta baita Saturnoren eraztunak ere, nahiz eta bi satelite zirela pentsatu zuen.

Urteurren hau da, hain zuzen ere, aurten Astronomiaren Nazioarteko Urtea izatearen arrazoia.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia