
Ansonia latidisca apoa 1924an ikusi zuten azkenekoz. 87 urtean zientzialariek ez dute apo horren berririk izan, eta galdutako apo bilatuenen zerrendan sartu zuten, lehen hamarretan, Conservation International-eko eta Naturaren Babeserako Nazioarteko Erakundeko (IUCN) adituek. Lanari ekin, eta baita aurkitu ere! Malaysia Sarawak Unibertsitateko ikertzaileek galdutzat jotzen zuten apo koloretsu horren hiru ale aurkitu dituzte Borneoko zuhaitzetan.
Irudia: Indraneil Das
Kortabitarte Egiguren, Irati
Elhuyar Zientzia