Galaxiaren nukleoa aztertu nahian
1999/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Astronomoek aspalditik izan dute A Centaurus galaxian, gugandik 10 milioi argi-urtera dagoenean, masa ikaragarriko zulo beltza dagoelako susmoa. Irratiz eta X izpiez plasma-zorrotada handiak detektatu dizkiote masa gure Eguzkiak baino mila milioi aldiz handiagoa duen zulo beltzari.
Espazioko Hubble teleskopioak duen NICMOS detektorearen bidez, infragorri hurbileko uhin-luzerak aztertuta astronomoek galaxia inguratzen duen izarrarteko hauts-geruzan zehar ikusi ahal izan dute. Irudi bikaina lortu dute eta zazpi argi-urteko zabalera duten xehetasunak nabari daitezke. Bertan akrezio-disko erraldoia aurkitu dute eta egitura-mota hori zulo beltzen inguruan baino ez da eratzen.
Dena den, poloetatik igortzen diren plasma-zorrotadak diskoarekiko elkarzut izaten dira, baina kasu honetan ez da. Irudi honetan ikusteko txikiegia den astroaren prezesio-higidura izan daiteke horren eragilea.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia