Gaitzen kontrako zelulak
2004/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Horretarako, T zelulak sortzeko ezinbestekoa den DL1 izeneko molekula identifikatu zuten, eta molekula hori sortzeko zelulak eratu zituzten genetikoki. DL1-ek zelula amak kitzikatu zituen zelula immune heldugabeak sortzeko, eta, sistema immunerik ez zuten saguetan sartu ondoren, T zelula helduak garatu zituzten. Zelula berriek gaitz biriko ahul baten kontra egiten lagundu zieten animaliei.
Aurkikuntza horrek minbiziaren eta GIBaren kontrako tratamenduak hobetzea ekar dezake etorkizunean. Teorian, gainera, edozein gaixorekin erabiltzeko modukoa izango da sistema hau, ez duelako errefusarik eragiten, eta ikertzaileek uste dute zelulak galdu dituzten gaixoekin erabili ahal izango dutela.
Hori lortu aurretik, ordea, konpondu beharreko arazoak izango dituzte. Gizakietan, egokiena zelulak timo izeneko organo txikira eramatea litzateke, horrek sortzen baititu T zelulak normalean; baina oraindik ez dakite nola egin hori.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia