Gainazal gogorragoak
2004/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Metalei eta aleazioei nitrogenoa erantsiz, zenbait materialen gainazala gogortzea eta higadurarekiko erresistentzia hobetzea lortu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Industria Elkarteko ikerketa-zentroko hainbat ikertzailek. % 30-500 bitartean hobetu dituzte. Emaitza horiek oso interesgarriak izan daitezke hainbat industria-aplikaziotarako, adibidez, aeronautika edo biomedinkuntza sektoreetarako.
Ikertzaileak ohartu dira inplantazio ionikoko teknikak erreminta egokiak direla zenbait materialen gainazalaren propietateak hobetzeko. Nitrogeno-atomoak azeleratu eta aldatu nahi den gainazalarekin talka eginarazten diete atomoak ionizatzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia