G7aren bizi-itxaropena geroz eta handiagoa
2000/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Munduko zazpi herrialde industralizatuenek osatzen dute G7 taldea: Kanadak, Frantziak, Alemaniak, Erresuma Batuak, Italiak, Japoniak eta Estatu Batuek. Botere ekonomikoari esker, herrialde horietako biztanleen bizi-maila besteetakoen baino handiagoa da, nahiz eta bizi-maila bizi-itxaropenarekin beti bat ez etorri. Hala ere, azken hori ere uste baino gehiago ari da handitzen. Aurreikuspenen arabera, 2050erako egun baino 1,3 eta 8 urte gehiago bitartean biziko dira G7ko biztanleak; 1,8 urte gehiago Britainia Handian eta 8 urte gehiago Japonian. Aurreikuspena azken 5 hamarkadetako informazioa biltzen duen ereduen bidez egin da. 50 urte horietan adin-tarte guztietako hilkortasun-tasa esponentzialki jaitsi da eta hurrengo 50etan ere berdin jarraituko duela uste da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia