G-8 eta Kioto

Joan den asteburuan, G-8ak bilera egin zuen Triesten, Italian. G-8a munduko estatu aberatsenek osatzen dute, hau da, Estatu Batuek, Errusiak, Alemaniak, Japoniak, Erresuma Batuak, Kanadak, Frantziak eta Italiak.

G-8 eta Kioto


Bilera 1997an Kioton hartutako erabakien ingurukoa zen. Gogoan izango duzuenez, Kioton gasen isurketa murriztea erabaki zen, baina estatu askok oraindik ere ez du hitzarmena sinatu eta, orain, ohizkanpoko bilera egin ondoren, Kiotoko Protokoloak dioena betetzea erabaki dute G-8koek. Gasen isurketa murriztea erabaki dute, eta bakoitzak bere herrialdean, gainera, kuotak beste herrialdeei erosi gabe. Berria pozgarria da, beraz. Orain ikusi egin behar uztailean Bonn-en egingo diren klimaren aldaketari buruzko jardunaldietan Kiotoko Protokoloa berresten duten ala ez.

Horren haritik, Nazio Batuen klimaren aldaketari buruz aritzeko taldeak txosten berria plazaratu berri du; saileko hirugarrena, hain zuzen ere. Txostenean esaten denez, gaur egun badugu behar bezalako teknologia CO2 eta beste gasen isurketa murrizteko. Horrek aldaketa sozio ekonomikoak eta hainbat politikaren aldaketa lekarzke berarekin, noski. Azken finean, kontua borondate politikoa dela diote.

Hartu beharreko neurriak energiaren erabileraren eraginkortasunaren ingurukoak dira bai eta energia-iturri berriztagarrien erabileraren ingurukoak ere. Gainera, proposamen asko eta asko ekonomikoki errentagarriak ere badira.

Imaz Amiano, Eneko

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingurumena