}

Fusio nuklearra: Urrats bat aitzina

1992/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Joan den azaroaren 9 eta 10ean Ingalaterrako Culham-en (Oxfordshire-n) dagoen JET (Joinned European Torus) laborategian beste urrats bat eman zuten fusio nuklearra kontrolatzeko bidean. Triboz eta deuterioz osatutako nahaste baten bidez, 20 s-ko erreakzio termonuklearra gertatu zen.

JET proiektua fusiozko energiari buruz munduan dagoen proiekturik aurreratuena da eta Europako Ekonomi Elkarteak bultzatu du. Urte askotako lana izan da zientzilariek burutu dutena, eta azkenik, pertsona askok oso zail ikusten zutena lortu egin da.

Fusioa oso-oso bero dagoen gas batean gertatzen da. Gas horretan atomoetako elektroiak eta nukleoak banandu eta plasma osatzen da. Plasma elektrikoki neutroa da noski. Plasma horrek propietate elektriko berezi eta konplexuak ditu, baina eremu elektromagnetiko egokiak erabiliz ontziaren paretetan talka egin dezan ekidin daiteke.

JETaren ontziak ez du fluxu magnetikorik ia galtzen eta Sobietar Batasunean proposatutako "tokatuak" izeneko diseinuan oinarritzen da. JETeko zientzilariak erreaktorea doitzen eta saiatzen ibili dira azken zortzi urteotan. Erreaktoreak bete behar dituen baldintzak oso sinpleak dira. Plasmak oso bero egon behar du, bat egin behar duten nukleoek aldarapen elektrikoa gaindi dezaten.

Plasmaren tenperaturak 100 milioi gradu zentigradu ingurukoa izan behar du. Bigarren baldintza, plasman dagoen nukleo-dentsitateari dagokio. Plasmaren iraupen-tartean bi nukleok elkar topatzeko aukera izan dezaten adina handi izan behar du dentsitateak. Bestetik, plasmaren konfinatze-denborak ere nahikoa luzea izan behar du. Esan nahi bait da, plasmako nukleoek daukaten energiari nahikoa denboraz eutsi behar diotela.

JET 1983.ean hasi zen lanean eta astiro-astiro parametro horiek hobetuz joan dira. JETaren lehen saioak deuteriozko plasmaz egin ziren etxa deuterio-deuterio fusioak hasi-hasieratik lortu ziren. Alabaina. deuterio-tritio fusioak askoz ere efikazia handiagoa du eta fusiozko energia lortzeko interesgarriagoa da. % 50eko nahasteak 200 bider handiagotzen du fusiotik lortzen den energia.

Azaroaren 9 eta l0eko saioan, l 0-15 bitartekoa zen tritio-proportzioa. Ez da tritio gehiago erabili, makina oso erradioaktibo bihur ez dadin. Dena den, erreakzio termonuklearra gertatu Tela baieztatzeko adina fusio-erreakzio lortu zituzten. Bestetik, zientzilariek tritioa arazorik gabe maneiatzeko gai direla frogatu dute. Tritioa erradioaktiboa da, β<φοντ φαχε="Αριαλ, Ηελϖετιχα, σανσ-σεριφ">-igorlea hain zuzen ere, eta 12,5 urteko erdibizitza du.

Culham-en eginiko urratsa oso garrantzitsua da, baina fusioa komertzialki erabiltzetik urrun dago oraindik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia