Fusio hotza dela eta
1989/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Fusio hotzaren arazoa aurtengo zientzi literaturako izar nagusi izango dela ez dago ukatzerik. Arazo honen inguruko berririk gabe ez da egunik igarotzen. Gu, arazoren bilakaera isladatzen saiatuko gara, ahal dugun neurrian behinik behin.
Fusio hotza jaioberria izanik ere, hori azaltzeko teoriak hasi dira plazaratzen. Kaliforniako unibertsitateko Katherine Whaley fisikariak bosoi-screeninga proposatu du hipotesi moduan. Deuterioiak, bosoi-mota bat direnez, nukleoen arteko Coulomb-potentzialaren (karga berdineko partikulen artean sortzen den aldarapenaren) screeninga sor dezakete. Horrek, deuterioiak partikulen arteko energi langak zulatzea eta fusioa gertatzea posible egingo lituzke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia