}

Fusio hotza azkenean onartua

1991/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Frederick J. Mayer-ek eta John R. Reitz-ek ustez fusio hotza dirudienez protoi positiboaren eta elektroi negatiboaren tartean dagoen beste partikula neutro baten bitartekari-lanaz buru daiteke.

Zientzi berriak laburki

sail honetan behin baino gehiagotan mintzatu gara (ikus adibidez 31. eta 34. alekoak) hainbat eztabaida eta idazlanen gai izandako fusio hotzaz. Azkenaldian ordea, American Nuclear Society-ren Fusion Teknology izeneko aldizkarian bi fisikari-talderen artikulua dator. Lanaren izenburua “Nuclear Energy Release in Metals” da eta horrez gain apirilaren 25ean fisikari-taldeek prentsaurreko bana eman zuten.

Fusio hotza, B. Stanley Pons eta Martin Flischmann fisikariek aurkitu zuten deuterio edo ur astunaren ohizko elektrolisia paladioz estalitako elektrodoez egin zutenean. Inork esplika ezin zezakeen ohi ez bezalako beroa sortzeaz gain, bi adituek helio 4-ren partikulak askatzen zirela detektatu zuten, teorikoki nukleo atomikoen fusioa adierazten zutelarik.

Fusio atomikoa orain arte energi kantitate ikaragarriak erabilita bakarrik lor zitekeen. Horregatik, energia handirik erabili gabe eta giro-tenperaturan fenomeno hori detektatzeak, zientzilari asko jarri du egiaztatze-lanetan eta azken bi urte honetan eritzi eztabaidagarriak plazaratu dira. Batzuek fusio hotza berehala lurperatzen ere ahaleginak egin dituzte.

Besterik diote, ordea, Frederick J. Mayer-ek (aipatutako fisikari-talde bateko buruak) eta John R. Reitz-ek. Hauen ustez fusio hotza dirudienez protoi positiboaren eta elektroi negatiboaren tartean dagoen beste partikula neutro baten bitartekari-lanaz buru daiteke. Partikula neutro hau izango litzateke nukleoan fusionatzen dena. Dena dela, oraindik zientzilari sineskaitz asko dago.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia