Fomalhaut izarreko hautsa
1994/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Fomalhaut izarra, Hegoaldeko Arraina deituriko kostelazioan dago, guregandik 23 argi urtera. Granadako Pico Veleta mendian IRAM erakundeak duen irrati-teleskopioaren antena izar horretara bideratuta, astrofisikari batzuek hauts-disko bat detektatu diote inguruan. Hauts-disko horretatik laster planeta sor daitekeela uste dute gainera.
Fomalhaut 200 milioi urteko izar gaztea da, hau da, gure Eguzkiaren oso antzekoa. Alan Stern, Michel Festou eta David Weintraub astronomoek diotenez, izarra inguratzen duen hauts-diskoak 200 unitate astronomikoko diametroa du (unitate astronomikoa = Eguzkitik Lurrerainoko distantzia edo 149.597.870 kilometro).
Hauts hori izarra sortu zuen hodeikoa balitz, dagoeneko ezkutatuta egongo zatekeen. Hiru astronomoen iritziz, hauts-disko hori kometa meteorito eta sortzeko bidean diren planeten arteko talkaz sortu da. Fomalhauten diskoa baino lehen, Beta Pictoris izarrarena aurkitu zen. Bigarren planeta-sehaska da hau, beraz. Orain izarren inguruko planetak aurkitzea falta da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia