}

Fluorraren jarduna hortzak sendotzeko

2004/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Aspaldidanik jakina da fluorrak hortzak babesten laguntzen duela, baina ikertzaileek ez zekiten nola. Bada, kristalografo-talde batek ikusi du fluorrak hortzetako kaltzioa finkatzen laguntzen duela. Izan ere, substantzia azidoen eraginez, hortzetako esmalteak kaltzioa galtzen du, eta, pixkanaka, hortza desegin egiten da.

Fluorra kaltzio-ioiei itsasten zaie, eta, horri esker, hortzaren gainazalak ez du kaltziorik galtzen. Dena dela, fluorra oso azalean geratzen omen da, eta, ondorioz, mastekatzean erraz galtzen da. Horregatik, fluorra sarri erabiltzea komeni dela ere aipatu dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia