Fitoplankton-ostadarra

Fitoplanktonaren goiko irudi koloretsua utzi zuten itsaslaster bortitzek Patagoniako kostaldean, 2010a amaitu baino lehen. NASAko Aqua sateliteak, MODIS (Moderate Resolution Imaging Spectroradiometer) espektrorradiometroa erabilita, abenduaren 21ean jaso zuen irudia. Zientzialariek zazpi banda espektral erabili zituzten fitoplanktonaren komunitateak bereizteko.

Irudia: NASA

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ozeanografia