}

FBI eta hatz-markak

1994/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

300 milioi hatz-markaz osatutako artxiboari etekina atera nahi bazaio, derrigor informatikaz baliatu beharra dago. Leku askotatik eta urrutitik erabili ahal izango den datu-base informatikoa behar da. Datu-basea handia denean ordea, tratamendu informatikoak berak ere luzeegi jotzen du, eta irtenbidea informazio-masa konprimatzea da. Konprimatzen denean, dena den, funtsezko informazioa ez da aldatu behar.

Hau guztia dela eta, FBIko zientzilariek Yale-ko unibertsitateko Coifman irakasleari dei egin diote, irudiak konprimatzen aditua delako. Honek aplikatzen duen metodo matematikoari esker, hatz-markaren hasierako informazioa irudi-zati txiki batera murrizten da, funtsezko informaziorik galdu gabe.

FBIk dioenez, 25 milioi dolar aurreztu ditu hatz-marken bilketa- eta informatizazio-lana dela eta. Sistema berria 1995. urtean ezarriko da erabat eta pertsona susmagarria telefono bidez identifikatzeko minutua beharko da (orain 20 minutu behar izaten dira).

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia