Eztabaida energia ilunaren gainean
2005/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Edward Kolb fisikariari buelta etorri zaio: Princeton-go bi adituk azaldu dute oker dagoela. Kolbek Fermi Azeleragailu Nazionalean (AEB) dihardu, eta energia ilunaren jatorriari buruzko artikulu probokatzaile bat idatzi zuen. Kolben arabera, energia iluna espazio-denboraren egiturako uhin itzelen azpiproduktu bat da, eta ez da ez materia eta ez energia.
Princeton-go Seljak-ek eta Hirata-k beste artikulu batean erantzun diote: Kolben okerra matematikoki frogatu omen dute, eta uhin itzel horiek ez omen dira gai unibertsoa etengabe hedatzeko. Izan ere, energia iluna unibertsoa geroz eta azkarrago hedatzera bultzatzen duen antigrabitate-indarra da —haren eragina supernobetan ikusi izan dan—.
Dirudienez, Kolb beste artikulu bat idazten ari da, Princeton-goei erantzuteko. Puska baterako eztabaida dago.