}

Exoplaneta-bilatzaileak, poz-pozik

2006/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Exoplaneta-bilatzaileak, poz-pozik
2006/07/01 | Elhuyar

Eguzki-sistemaren nolabaiteko antza duen sistema bat topatu dute Europako astronomoek, Lurretik 41 argi-urtera. ESOren teleskopioaren bidez hauteman dute, HARPS espektrografoari esker.

Sistemaren izarra ez da oso handia, eta inguruan hiru planeta ditu. Planeta horiek Lurrak baino 10-19 aldiz masa handiagoa dute, eta, azterketa teorikoen arabera, badirudi sistemaren kanpoaldean orbitatzen duen planeta bizia posible den eremuan dagoela.

1
222
2006
7
008
Astronomia; Astrofisika
Berriak labur
4