Etxepare, Aldudeko medikua dibulgazio-liburua kalean dago jada

Kepa Altonaga biologoak Etxepare medikuaren biografia idazteko proiektua aurkeztu zuen X. CAF-Elhuyar sarietara. Aurkeztu eta saria jaso. Urtebete luzez mediku eta idazle haren inguruko ikerketa egin ondoren, azkenean iritsi zaigu Etxepare, Aldudeko medikua liburua. Proiektua gauzatzeko, CAF-Elhuyarren irabazitako sariaz baliatu da Altonaga, baina liburua Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu dute.

Etxepare, Aldudeko medikua dibulgazio-liburua kalean dago jada


Etxepare, Aldudeko medikua dibulgazio-liburua kalean dago jada
2007/03/01 | Lopez, Rakel | Marketin Saila/Elhuyar Fundazioa
Etxepare, Aldudeko medikua biografia otsailaren 15ean aurkeztu zuten Euskaltzaindiaren egoitzan.

Altonagak berak liburuaren kontrazalean ematen digu edukiaren berri: "Jean Etxepare medikua (1877-1935) guztiz apartekoa da gure letren historiako elizgizonen segida kolorebakoan. Liburu bi argitaratu zituen, Buruxkak (1910) eta Beribilez (1931). Lehenengoa biziki ausarta suertatu zen XX. mende- hasierako Euskal Herri santu-jalean, eta Etxeparek etxeko selauruan bahituta gorde behar izan zuen. Areago, andregaiak berarekin hautsi omen zuen. Ziurrenez, horixe da euskal literatura osoko jazokunerik erromantikoena. Aldudeko medikuaren bigarren liburuak, besteak beste zer-eta eboluzionismoa darama enkriptatuta lerro artean, Piarres Lafitte ondotxo jabetu zenez. Aldudeko medikua Haeckel eta Nietzsche bezalako batzuen liburu khiretseri lotu zen . Kontuak kontu, bakardade intelektual erabatekoan higatu zen Jean Etxepareren bizitza".

1994. urtean, zientzia-dibulgazioa sustatzeko CAF-Elhuyar sariak sortu zituzten CAF enpresak eta Elhuyarrek. Urtero zientzia-dibulgazioko artikuluak saritzeaz gainera (hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat banatzen dira), bi urtetik behin dibulgazio-liburu bat idazteko beka bat ematen zaio proiektu onenari. Euskaltzaindiak eta EHUk argitaratu berri duten liburu honez gainera, beraz, beste bost liburu argitaratu dira: Arturo Elosegiren Sexua eboluzioaren motore ; Jon Larra agaren Hegaztien migrazioa ; Kepa Altonagaren Folin Markesa eta Armand David, pandaren aita eta I aki Pe aren Enpresen sorrera EAEn XXI. mende-atarian . Horiez gain, beste bat ere bidean dago: Bego a Arratek XII. edizioan irabazi zuen proiektuarena, Biziaren sarea ehuntzen .

Lopez, Rakel
2
229
2007
3
043
Elhuyarren berriak
Elhuyarren berriak
61

Lopez Viña, Rakel

Marketin saila Elhuyar Fundazioko Marketin sailean ari da lanean 2003ko otsailaz geroztik.

Marketin sailaren barruan Elhuyar Fundazioko eta bertako proiektu, zerbitzu eta produktuen komunikazio arduraduna.
 
Publizitate eta Harreman Publikoetan  lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (Iruñea), eta Elhuyar Fundazioan baino lehen, El Diario Vasco egunkarian aritu da erredaktore gisa, Madrileko J. A. Llorente & O. Cuenca komunikazio agentzian komunikazio proiektu desberdinak garatu ditu eta Donostiako Apros Grupo Consultor enpresan komunikazio-arduradun gisa aritu da. 

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Elhuyarren berriak