Etorkizunerako teknologia
1998/02/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Toribio Fernadez: Izan ere, halaxe da: elektrokimika kimikaren adarrik zaharrena da, baina etorkizunean eragin erabakiorra izan dezake arlo honetan egingo dugun lanak. Orain arte esperientzia soilean, ia behaketa soilean, oinarritutako sasi-zientziatzat hartu izan da elektrokimika, baina etorkizunean egiazko zientzia dela ikusiko da.
Etorkizuneko teknologi erronkaren ia arlo guztiak hartzen ditu elektrokimikak, natura imitatu ahal izateko giltza eskura jarriko digulako. Esate baterako, izaki bizidunok gure gaitasun energetikoa ia osorik berreskuratzen dugu prozesu mekanikoetan berrerabiltzeko; elektrokimikak mekanismo horiek menperatu behar ditu, adibidez, espazioko hegaldietan erabiliko den erregaia egin ahal izateko, tenperatura egonkorrean oxigeno eta hidrogenoa ur edangarri eta elektrizitate bihurtuko dituen erregaia lortzeko, hain zuzen ere.
Edota automobilen errendimendua biderkatuko duten errekuntza-bateriak egiteko, hau da, erregai fosilek askarazten duten energia berrerabiltzeko modua eskainiko duten bateriak. Eraikin adimentsuetarako leiho adimentsuak jadanik patentaturik dauzkagu Elektrokimikako laborategian, muskulu artifizialak ere bai... Hori guztia zientzi fikzioa iruditzen zitzaigun orain dela gutxira arte, baina jadanik eskura dugu.
Poluitzailerik gabeko pilak eta bateria biodegradagarriak ere aurki izango ditugu. Etorkizuneko erronkak dira, baina gaur egun jadanik norabide horretan ari gara lanean; katalizatzaileari dagozkion mekanismoak ezezagun zaizkigu oraindik eta, beraz, hortik jo beharko dugu lehen-lehenik. Nolanahi ere, urte gutxi batzuen buruan askoz gehiago jakingo dugula dudarik ez dut.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia