}

... eta etorkizunean ezagutuko dugu irtenbidea

1995/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Berotegi-gasen eragina gutxiagotu ahal izateko gas horien erabilera aldatzea da askok amesten duten irtenbidea. Suitzako kimikari-talde baten ikerketak bide horretatik doaz. Jadanik, karbono(IV) oxidoa urarekin nahastu eta erregai bilakatzea lortu dute eta horretarako eguzki-argia baino ez dute erabili behar izan. Elementu katalizatzailea titanio(IV) oxidoa da, hortzetako pastan aurki daitekeen substantzietako bat.

Landare berdeen fotosintesiarekin pareka daiteke prozesu kimiko hori, eguzki-argiari esker gertatzen baita. Edonola ere, argi-espektroaren azken izpi ultramoreak baino ez dira erabiltzen eta horrek teknika berriaren garapena atzera dezakeela uste dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia