Estralurtarren bila ordenadorearen bidez
1999/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
SETI@Home programa —edozein ordenadoretako geldialdiak Lurretik kanpoko adimen-seinaleen bila erabiltzeko diseinatua— dagoeneko prest dago, nahi duenak Internetetik har dezan.
Ordenadoreetan jasoko diren seinaleak Arecibo-ko irrati-teleskopioak hartuko ditu, eta gero aztertu egingo dira. Programa horri esker Internetera sarbidea duten ordenadoreen potentziaz baliatuta, milaka pertsonak lagundu ahal izango dute Lurretik kanpoko adimen--seinaleen bilaketan. Seinale interesgarriren bat jasoko balitz, proiektuko ikerlariek sakonago aztertuko lukete. Programan parte hartzeko Planetary Society-ren edo programaren beraren orrialdeetara sartzea nahikoa da, helbide hauetan:
http://planetary.org
http://setiathome.ssl.berkeley.edu
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia