}

Estatu Batuetako fisikariak eta CERN

1994/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Europan, Genevako CERN laborategietan zatikien fisika aztertzeko Llewellyn Smith zuzendari berriak proiektu berria aurkeztu du LHC izeneko makina eraikitzeko.

Estatu Batuetako fisikariak, 200.000 milioi pezeta (edo 10.000 milioi libera) alferrik galdu ondoren beren SSC partikula-azeleratzaile erraldoiaren proiektua bertan behera utzi dutelako etsipenak jota daude. «Munduko zulorik garestiena» dela diote. Hango fisikariak arazoa aztertzeko bildu egin dira, Europan egin dezaketena aztertzearren.

Europan, Genevako CERN laborategietan zatikien fisika aztertzeko Llewellyn Smith zuzendari berriak proiektu berria aurkeztu du LHC izeneko makina eraikitzeko. Oraingo LEP izenekoa dagoen lekuan eraiki nahi da (hau da, 27 kilometroko tunelean) protoien talkak lortzeko 7 bilioi elektronvolt izango dituen azeleratzailea. 180 mila milioi pezeta (9 mila milioi libera) kostatuko da superreroalezko elektroimanen eta hozketa-sistemaren alderdia eta hori guztira proiektua kostatuko denaren % 75 da. Protoien talkak aztertzeko azeleratzaile honetan, materiaren muinera heldu ahal izango da. Proiektua gauzatzen 1995.ean hasten badira, LHC makina 2002. urtean izango da lanerako prest.

Estatu Batuetako fisikariek ere bertan lan egin nahiko dute, baina CERN erakundeko kontseiluak adierazia du kide ez diren estatuetako zientzilariek azeleratzailea erabiltzeagatik ordaindu egin beharko dutela.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia