}

ESS-Bilbaok zenbait egitura eraikiko ditu Genevako LHC azeleragailuarentzat

2010/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

ESS-Bilbaok zenbait egitura eraikiko ditu Genevako LHC azeleragailuarentzat
2010/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: CERN)

Genevako LHC azeleragailurako zenbait egitura eraikitzea adostu dute ESS-Bilbaok eta Ikerketa Nuklearrerako Europako Ikerketa Zentroak (CERN).

LHC azeleragailua ez da azeleragailu bakar bat, baizik eta azeleragailu-multzo bat, bata bestearen atzean jarrita. Lehendabizi, Linac2 azeleragailu linealak H- ioiak igortzen ditu azeleragailu zirkular edo protoien sinkotroi batera (PS). Handik, Super Proton Syncrotron (SPS) azeleragailura, eta, azkenik, LHCaren azeleragailu nagusira bidaltzen ditu; alegia, 27 kilometro inguruko hodi biribilera.

Linac2, SP eta SPS azeleragailuak zaharkituak daude eta neke mekaniko, korrosio eta irradiazio ikaragarriak jasan behar izan dituzte; eta horien fidagarritasuna hainbat elementuren eguneroko mantentze-lanen araberakoa da. Horrenbestez, egitura horiek ordezkatzea erabaki dute Genevako instalazioetako adituek. Egitura horien ordez, teknologia berriekin garatutako egitura berriak jarriko dituzte. Hain zuzen ere, teknologia horren hornikuntzaren ardura hartu du ESS-Bilbaok. Eta teknologia hori bera erabiliko dute Leioako ESS-Bilbaoren egoitzan egiteko asmoa duten azeleragailuan.

Akordio horri esker, halaber, Europako erakundeak teknologia eta prestakuntza emango die Zientzia Parkean egongo den laborategiko langileei (Leioako EHUren egoitzan ari dira eraikitzen parke hori).

1
261
2010
2
013
Fisika
Albisteak
14

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia