Espazioko teknolgia garuneko minbizia sendatzeko
1999/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

NASAren Space Shuttle izeneko espazio-transbordadoreen programarako garatutako teknologia bati esker, medikuntzan minbizia sendatzeko metodo berri bat sortu dute Milwaukee-ko Medikuntza Unibertsitatean. Espazio-ontzietan landareak hazteko garatu zen argiztapen-teknika bat hartu eta garuneko minbizia sendatzeko egiten diren ebakuntzetan erabiltzeko gailu bat sortu dute. Gailuak argi-izpien bidez garuneko minbizia sendatzen duten sendagaiak aktibatzen ditu, eta orain arte egindako bi ebakuntzetan emaitza bikainak lortu dituzte. Argia emititzen duten diodo txikiz osatutako tresna baten bidez uhin-luzera handiko argi-izpiak jaurtitzen dira garunera, eta argiarekiko sentikorra den Photofrin droga aktibatzen da.
Ondorioz, drogak tumorea ezabatzeari ekiten dio. Argi-izpi berezi horiek laser-izpiak baino barrurago sartzen dira garuneko ehunetan eta, beraz, eraginkorragoak dira, askoz merkeagoak izateaz gain.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia