}

Espazioko behatoki pribilegiatua

1999/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Europako Espazio Agentziak (ESA) kristalezko kupula bat eraiki du, 2003 urtean Nazioarteko Espazio Estazioan (ISS) ezarriko dena. Horri esker, bertan egongo diren astronautek espazioa beren begiez ikusi ahal izango dute eta ez, orain arte bezala, ordenagailu bidez eta era birtualean.

Espazioko eraikuntza batean kristalezko osagaiak jarriko diren lehen aldia izango da. 2 m-ko diametroa eta hexagono-itxura du kupulak eta material guztiz gardenez eraikia dago. Materiala silize-beira da eta kupulak horrelako lau geruza izango ditu, barne-atmosfera gorde eta kanpo-inguruneari aurre egiteko.

Astronautak kupularen babes-estalkia kentzea besterik ez du beharko espazioaren

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia