Eskuak garbitzeari buruz

Eskuak garbitzeari buruz


Eskuak garbitzea haurtzaroan hala-moduz irakatsitako ohitura baino zerbait gehiago izan daitekeenaren berria oraintsu heldu zaigu. Azken ikerketen arabera, otorduen aurretik eskuak garbitzeak ezuste bat baino gehiago saihestu dezake. Zehazki, eskuak bi ordutik behin garbitzea gomendatzen dute ikerlariek zenbait birusenganako babesa lortu ahal izateko. Agidanez, gastroenteritis eta A hepatitisaren birusak dira setatsuenak. Hilabeteak eman ditzakete gainetan pausaturik. Horietakoren bat eskutan hartuz gero, zazpi ordu baino gehiago iraun ditzake onik, gaixotasuna kutsatzeko moduan.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna