Eskorpioien aurrezki-plana
2003/01/22 Elhuyar Zientzia
Zertarako xahutu indarrak horretarako beharrik ez badago? Badirudi hori dela eskorpioiek beren buruari egindako galdera. Izan ere, bi pozoi-mota dituztela aurkitu du eskorpioi-pozoiaren aurkako antidotoaren bila ari zela Bruce D. Hammock entomoloaren taldeak.
Eskorpioiek babesteko beharra dutenean, lehen helduan erabiltzen duten likidoak (pretoxina deitu diote) batez ere potasio-gatza dauka eta izugarri mingarria da. Erasoak jarraituz gero, ordea, benetako pozoia erabiltzen dute, proteina eta peptido ugari duena. Kontuan izan bi osagai horiek ekoiztea askoz ‘garestiagoa’ zaiola eskorpioiari.
Oraindik ez dakite eskorpioi-espezie guztiek egiten ote duten hori.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia