
Errododendroaren gaurko egoerak barregura eta negargura eragiten ditu, aldi berean. Andaluzian, landarearen jatorrizko herrialdean, desagertzeko arriskuan dago; hain zuzen ere, arriskuan dauden landare-espezieen Zerrenda Gorrian dago. Andaluziatik urruti, aldiz, errododendroa espezie inbaditzaile sutsua da, eta kontrako arazoa eragin du: ez dakite nola gelditu zabalkundea Ingalaterran, Irlandan, Frantzian eta Belgikan. Lurralde horietara landare apaingarri moduan iritsi zen, eta kontrolik gabe zabaldu da. Orain, aurkako arazoak sortzen ditu Europako bi aldetan, Andaluzian eta iparraldeko herrietan.
Guillermo Roa Zubia
Kimikako doktorea eta Elhuyar Zientziako erredaktorea







