Errinozeronteak beti binaka!
2002/07/09 Elhuyar Zientzia
Hegoafrikako Hluhluwe-Umfolozi parkean errinozeronteak behatzen hasi dira ikertzaile batzuk. Bakoitzari irrati-transmisore bat erantsi diote adarretan eta, horri esker, haien mugimendu denak zain ditzakete.
Hilabete askotan jarraipena egin ostean, errinozeronte zuriak ikaragarri mugikorrak direla ohartu dira ikertzaileak. Horrez gain, erreserbako txoko ezezagunetara beti binaka hurbiltzen direla nabarmendu dute behatzaileek, bakarrik bidaiatzea gustuko ez balute bezala. Ron Swaisgood San Diegoko (Kalifornia) zooko ikertzailearen aburuz, aurkikuntza hau oso interesgarria da. Janaria eta ura bilatzeko betiere hobe lau begi bi baino; eta, noski, inoiz beste animalia arriskutsu batzuek erasotu nahi izanez gero, adiskidearen laguntza eta babesa onuragarri besterik ez da.
Errinozeronte zurien ohitura xelebre honek animalia horien biziraupena asko luzatzen duela azaldu dute zientzialariek, beren artean babesteak heriotz anitz ekiditen baititu.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia