Erregaia sutan espazioan

Irudian, mikrograbitate-egoeran dagoen heptano tanta bat, 3 milimetroko diametroa duena, ikus daiteke sutan.

Erdialdeko egitura hori distiratsuak tantaren ibilbidea irudikatzen du, eta, erre ahala, geroz eta txikiagoa da. Kedarra (berdez) sortzen da, eta, irudi-prozesaketa tekniken bidez, irudiko puntu bakoitzeko kedar-kontzentrazioa neurtzen dute NASAko ikertzaileek. Nazioarteko Espazio Estazioan egiten ari diren esperimentu batean erregai likido horien tanten errekuntza aztertzen dihardute.

Irudia: NASA

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali