Erreboiloa nola hazi

Erreboiloa nola hazi


Azken aldian jende asko ari da Eusko Jaurlaritzako Nekazal eta Arrantza Sailean erreboiloa nola haz daitekeen galdezka. Itsas bazterrean erreboilo hazkuntzan oinarrituriko enpresak muntatu nahi ditu jendeak.

Horregatik Eusko Jaurlaritzak ikastaro bat antolatu zuen iazko urte bukaeran Sukarrietan AZTIren egoitzan. Bertan erreboilo-hazkuntzarako enpresa sortzeko eman beharreko pausoak, proiektua nola egin, subentzioak lortzeko bideak etab. zehaztu ziren.

Bestetik, erreboilo-hazkuntzak teknikoki dituen arazoak eta ihardueraren alderdi desberdinak argitu zituzten; baita itsasoko urak behar duen kalitateaz ere.

Kantabria eta Galiziara txango egin zuten bertako erreboilo-hazkuntzarako instalazioak ikustearren. Kantabrian Comillas-eko eta Tina Menor-eko “granjak” ikusi zituzten. Galizian berriz, Morrazo eta Punta Aida-koak. Vilaxoan-en Galiziako Xuntak duen Zentru Esperimentala ere bisitatu zuten.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ekonomia