}

Eremu magnetikoaren muga teorikoa 1042 gauss da

2006/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Eremu magnetikoaren muga teorikoa 1042 gauss da
2006/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Uste zenaren kontra, eremu magnetiko batek har dezakeen intentsitate maximoa 1042 gauss dela ondorioztatu dute berriki egindako kalkuluekin. Kalkulu horien aurretik, eremu magnetiko batek 1051 G arterainoko intentsitateak har zitzakeela onartzen zen.

Gauss unitatea zenbatekoa den kokatzeko, kontuan hartu Lurraren eremu magnetikoaren intentsitatea ez dela iristen gauss batera. Zenbait objektu kosmikok --esate baterako zulo beltzek, nano zuriek edo neutroi izarrek--, 1017 G-ko eremu magnetikoak dituzte. Hortik gora, zaila da esaten.

Muga berria Bethe-Salpeter ekuaziotik tiraka lortu dute bi fisikari teoriko errusiarrek. Horretarako, elektroi batez eta positroi batez osatuta dagoen Positronium atomoa irudikatu dute intentsitate handiko eremu magnetiko batean. Eta, eremuaren intentsitatea handitu ahala, konturatu dira 1042 G-ko mugatik aurrera elektroiaren eta positroiaren arteko erakarpen-indarra hain dela handia, ezen Positronium atomoa bera kolapsatu egiten baita. Hots, muga horretatik aurrera, Positroniuma hutsaren pareko bilakatzen da.

1
222
2006
7
012
Astrofisika; Fisika
Berriak labur
6