Erdainkuntzaren babesa

Erdainduta egoteak ez du sexu bidez transmititutako gaixotasunetatik babesten.

Erdainkuntzaren babesa


Erdainduta egoteak ez du sexu bidez transmititutako gaixotasunetatik babesten; dena dela, neurri batean, hiesa kutsatzea galarazten du. Ikerketa Indiako klinika batera joandako 2.300 gizonezkoren segimenduaren bitartez egin zuten. Gutxi gorabehera, % 10 zegoen erdainduta.

Zientzialarien ustez, horrek adierazten du GIB birusaren eta prepuzioko zelulen artean elkarrekintzak daudela; hain zuzen ere, beste ikerketa batzuetan ere detektatu dituzte elkarrekintza horiek.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna