Eolikoetan oinarritutako sareak egonkorrago egiteko modu bat proposatu dute
2025/09/09 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Aerosorgailu eolikoetan oinarritutako sare elektrikoak egonkorrago egiteko kontrol-sistema berriak proposatu ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile batek. Kontrol-sistema horiekin turbina eolikoak gai dira modu autonomoagoan jarduteko eta itzalaldietan sarea berrezartzen laguntzeko.
Iker Oraá Iribarren industria-ingeniariak parke eolikoetan oso ohikoa den teknologia bat aztertu du doktoretza-tesian: elikatze bikoitzeko sorgailu asinkronoak dituzten aerosorgailuak. Turbina mota hori hobeki egokitzen da haizearen aldaketetara eta modu efizientean konektatzen dira sare elektrikora. Zehazki, ikertzaileak kontrol-modu berriak proposatu ditu turbina horiek modu independenteagoan funtzionatu ahal izateko eta sare elektrikoa egonkortzen laguntzeko, baita egoera kritikoetan ere, hala nola horniduraren erabateko etena (itzalaldia).
Grid-forming bihurgailuen bidez egiten dute, zeinak energia berriztagarria eraldatzen duten ekipoak baitira. Bihurgailu horiek aukera ematen dute aerosorgailuak beren kabuz funtzionatzen hasteko, kanpoko beste iturri elektriko batzuen mende egon gabe; baita beste gailu batzuk konektatzeko eta funtzionatzeko beharrezko baldintza elektrikoak ezartzeko ere. Hori funtsezkoa da, esaterako, itzalaldi baten ondoren sarea berreskuratzeko. Beraz, energia sortzeaz gain, lagungarri dira sistema elektrikoak ongi funtziona dezan

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia