Entzun eguzki-eklipsea!

LightSound proiektuak eguzki-eklipsea entzuteko sortu dituen gailuak


Center for Astrophysics-eko talde batek eguzki-eklipsea esperimentatzeko beste modu bat proposatzen du: entzutea. Eguzkiaren argia soinu bihurtzen duen tresna bat garatu dute, LightSound proiektuaren baitan, eta edozein pertsonak eklipsea bizitzeko aukera ematen duen baliabide berritzailea izan nahi du. Haren bidez, ikusmen urria dutenek entzumenaren bidez hauteman ahalko dute urteko fenomeno astronomikoa.

Ilargia Eguzkiaren aurrean kokatzen hasi ahala, argiaren intentsitatea murriztuko da, eta gailuak musika-doinutan adieraziko ditu aldaketak, denbora errealean. Eguzkiak intentsitate handiz distira egitean, soinua altua izango da eta, murriztu ahala, grabeagoa bihurtuko da. Hala, eklipsearen soinu-banda moduko bat sortuko du.

Gailua norberak egiteko baliabideak ere eskaintzen ditu webguneak.

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute

Biokimikan doktorea. Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali